Hector Hugh Munro
Hector Hugh Munro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hector Hugh Munro |
Jaiotza | Sittwe (en) , 1870eko abenduaren 18a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Beaumont-Hamel, 1916ko azaroaren 14a (45 urte) (45 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bedford School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria |
Izengoitia(k) | saki |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | lance sergeant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Hector Hugh Munro, literaturan Saki bezala ezaguna (Akyab, Birmania, 1870ko abenduaren 18a - Beaumont-Hamel, Frantzia, 1916ko azaroaren 14a) idazle, ipuingile, nobelagile eta antzerkigile britaniarra izan zen. Bere istoriok, normalean, politikoki okerrak, zorrotzak, krudelak eta noizean behin makabroak izaten ziren, eta ironia erabiltzen zuen maiz garai hartako gizartea eta kultura islatzeko. Misogino, antisemita eta militaristaren ospea lortu zuen idazleak. Saki autore ingelesaren ironia beltza ospetsua da, eta askotan O. Henry edota Dorothy Parkerrekin parekatua izan da. Haren liburuetan, garaiko gizartearen aurrean oso kritiko agertu zen beti. Bere ipuin ironiko eta beltzak ospetsuak dira. Haren liburuetan garaiko gizartearen aurrean oso kritiko agertu zen. [1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]H. H. Munro Akyab-en (Birmania) jaio zen. Haren aita, Charles Augustus Munro, Birmaniako poliziaren inspektorea zen herrialde hori Britainiar Inperioaren kontrolpean zegoenean. Idazlearen ama, Mary Frances Mercer, gazte hil zen, 1872an, behi baten erasoaren ondorioz; gertaera horrek, antza, Sakiren narrazioetan eragin zuzena izan zuen. Bere bizitza erabat aldatu zen aitak Inglaterrako familiarengana bidali zuenean; familia hori oso puritano eta intrantsigentea zen eta horrek gaztearen izaera ozpindu zuen. Urte horien oroimena "Sredni Vashtar" ipuinean ikus daiteke. Munrok bere ikasketak Exmoutheko Pencarwick School eta Bedford Grammar Schoolen egin zituen. 1893an, aitaren bide jarraituz, Birmaniako polizian sartu zen baian osasun txarraren ondorioz, hiru urte ondore, postua utzi behar izan zuen Inglaterrara itzultzeko. Londresen kazetari bezala lan egin zuen eta bere lehenengo liburua argitaratu zuen, Errusiar Inperioari buruzko lan bat. Aldi berean, narrazioak idazteari ekin zion. Lehenengo Mundu Gerran boluntario hartu zuen parte. 1916ko azaroaren 13an Beaumont-Hamel gudaldian hil zuten. Haren heriotza ondoren idazlearen arreba, Ethel Munro, anaiaren iritzien aurkakoa, bere parper guztiak txikitu zituen. Hector Hugh Munroren lan azagunenak ipuinak dira. [2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1899: "Dogged" (ipuina)
- 1900: The Rise of the Russian Empire (narrazioa)
- 1902: "The Woman Who Never Should" (sketch politikoa)
- 1902: The Not So Stories (sketch politikoa)
- 1902: The Westminster Alice (sketche politikoa)
- 1904: Reginald (ipuinak)
- 1910: Reginald in Russia (ipuinak)
- 1911: The Chronicles of Clovis (ipuinak)
- 1912: The Unbearable Bassington (nobela)
- 1913: When William Came (nobela)
- 1914: Beasts and Super-Beasts ((ipuinak))
- 1914: "The East Wing" ((ipuina))[3]
Hil ondoko edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1919: The Toys of Peace (ipuinak)
- 1924: The Square Egg and Other Sketches (ipuinak)
- 1924: "The Watched Pot" (Charles Mauderekin batera)
- 1926-1927: The Works of Saki (8 liburuki)
- 1930: The Complete Short Stories of Saki
- 1933: The Complete Novels and Plays of Saki
- 1934: The Miracle-Merchant
- 1950: The Best of Saki (Graham Greeneren edizioa)
- 1963: The Bodley Head Saki
- 1981: Saki (A. J. Langguthk idatzitako biografia ipuin labur antologia txiki batekin)
- 1976: The Complete Saki
- 1976: Short Stories (John Lettsek paratutako edizioa)
- 1988: Saki: The Complete Saki, Penguin editions ISBN 978-0-14-118078-6
- 1995: The Secret Sin of Septimus Brope, and Other Stories
- 2006: A Shot in the Dark (ipuinen bilduna)
- 2010: Improper Stories, Daunt Books (18 ipuin)
Euskaratutako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rosa Miren Artola itzultzialea: Saki - Ipui hautatuak 1902-1920. Donostia: Baroja, 1987.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Hector Hugh Munro. 2019-07-14 (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
- ↑ http://haytom.us/saki-hector-hugh-munro/
- ↑ http://haytom.us/bibliography-of-saki-h-h-munro/
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hector Hugh Munro |
- : "Leiho irekia" ipuina Juan Antonio Atutxaren itzulpenaz.
- (Ingelesez) Sakiren ipuinak.